Txirrindulari bat zauritu da Sallobenten izaniko istripuan

Barren.eus 2021ko mar. 7a, 15:53

Txirrindulari bat erori da Sallobente-Ermuaran auzoan, eta Mendaroko ospitalera eraman dute zaurituta.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:30ak aldean gertatu da istripua. Txirrindulari bat erori egin da Orraindi eta Gelasoro baserrien arteko maldan, eta larrialdi zerbitzuetako kideek Mendaroko Ispitalera eraman dute.

2021 03 07 istripua txirrindularia sallobente elgoibar mapa

Gipuzkoan era honetako hiru istripu izan dira gaur goizean, Antzuolan eta Arrasaten ere ospitalera eraman behar izan baitituzte istripua izan duten beste bi txirrindulari.