Kutsatzeek gora egin dute azken egunetan Debabarrena eskualdean eta biztanle gehien dituzten bi herriak, Eibar eta Ermua, eremu laranjan sartu dira berriro ere. Atzo, astelehena, 32 positibo atzeman zituzten PCR eta antigeno probetan: 17 Eibarren (302,10), 10 Ermuan (468,19), 3 Elgoibarren (129,98) eta kasu bana Mendaron eta Soraluzen.
• Positiboen portzentajea %3,7ra jaitsi da
Atzo, 8.560 test egin zituen jaurlaritzak, eta horietatik 334 izan ziren positiboak, hau da, %3,7koa da positibotasun-tasa. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean ezarria du muga izurria kontrolpean hartzen hasteko. Hona hemen kutsatze datuak lurraldeka: 58 Araban, 101 Gipuzkoan, 172 Bizkaian eta 3 EAEtik kanpo erroldatutakoak. Atzo, gainera, 50 lagun ospitaleratu zituzten, 255 gaixo zeuden Osakidetzako ospitaleetan eta ZIUetan 113. Daturik onena da urtarrilaren 23tik.
∞Lotura duten albisteak:
- Debabarrenean 35 positibo atzeman dituzte asteburuan, horietako hiru Elgoibarren (2021-03-08)
- Martitzenetik aurrera joan-etorriak baimenduko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (2021-03-05)
- Astebarruan bost positibo gehiago zenbatu dituzte Elgoibarren eta bi Mendaron (2021-03-05)
- Kasu positibo bakarra atzeman zuten atzo Elgoibarren (2021-03-02)
- Zazpi kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan den astean baino hamar gutxiago (2021-02-26)
- Elgoibar zein Mendaro, eremu gorritik kanpo (2021-02-25)