Mendaroko Gaztelekuan izango da tailerra, 18:30ean, eta Ibon Aginaga UEMAko teknikariak gidatuko du. Munduko hizkuntzen zerrendan, euskara non kokatzen den azalduko die Aginagak gazteei eta gogoetarako hainbat galdera egingo dizkie, euskararen garrantziaz eta handitasunaz ohartzeko. ‘Mendaro udalerri euskalduna da?’ ‘Nola ikusten dugu gazteok gure herriko euskararen egoera?’ ‘Zer ohitura dugu?’ ‘Zeintzuk dira herrian euskarari lotutako erreferenteak?’ moduko galderei erantzungo diete gazteek, taldean.
Era berean, 15 eta 18 urte arteko gazteentzako Salto topalekuen berri ere emango die Aginagak gazteei. Aurten ere ibiltaria izango da ekimen hori, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek ekainaren 28tik uztailaren 4ra.