Azkenengo etapa Untzagatik hasi zuen Mikel Lizarraldek. Ixuara igo, Aginagara jaitsi, berriz Ixuara joan, Arraten zerbait hartu Kantabrianean eta erronkari Untzagan eman zion amaiera, lagunez inguratuta.
"Nire lema ‘hemen eta orain’ den arren, azken egunetan sarri joan zait burua azken etapa nolakoa izango zen pentsatzera. Jo, eta zer esango dut ba, ezin zen hobeto irten. Perfektua izan da", idatzi du Lizarraldek bizi.eus webgunean. Bertan egin du ‘Gipuzkoa herriz herri’ erronkako etapa guztien kontakizuna. "Gurasoak, arreba, alabak, lagunak eta Maria, beti Maria. Horrela errazagoa da ‘Gipuzkoa herriz herri’ bezalako erronka bat egitea, edo esklerosi anizkoitza edukitzea", esan du azken etapan izan duen babesaren harira.
Debabarrena eskualdean barrena osatu zuen bigarren etapan igaro zen Lizarralde Elgoibartik eta Mendarotik.
Esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egiteko dirua batzea izan da ekimen honen helburu nagusiena eta horretarako Orbea Orca markak diseinatutako bizikletarako arropa jarri du salgai edota Biodonostiari zuzenean diru ekarpena egiteko aukera.
∞Lotura duten albisteak: