Taupadak eguenean emango du ‘Dramatitragoak’ ikuskizuna Aita Agirre Kultur Kafean

Barren.eus 2021ko mar. 23a, 17:00

Koronabirusaren ondorioz, martxoaren 25era atzeratu dute Taupadakoek ‘Dramatitragoak’ ikuskizuna. Nahi izanez gero, emanaldirako mahaia erreserbatu daiteke.

Aita Agirre Kultur Kafean izango da emanaldia, eguenean, 19:00etan hasita, eta nahi izanez gero, emanaldirako mahaia erreserbatu daiteke, 681 397 579 (Noel) telefonoan. Bi antzezlan aurkeztuko dituzte Taupadakoek:

Bata, Etorkizunari begira izango da. Semeak gurasoak gonbidatu ditu afaltzera, eta berehala konturatuko dira semeak ezkutuko helburu bat duela gonbidapen horrekin. Joxe Mari Larrañaga, Edurne Lasa, Aitor Guisasola eta Nagore Cid izango dira aktoreak.
Bigarrena, Ezin izan zena izan obra da. Markos kafetegian dagoela, Laura hurbilduko zaio, bihotzak bultzatuta. Jon Olivares eta Sara Iriondok emango diete bizia Laurari eta Markosi. Maria Jesus Otaegi eta Oihane Garzia figurante lanetan arituko dira. Teknikari lanak Jose Mari Larrañagak eta David Rodriguezek egingo dituzte eta zuzendaria Edurne Larrañaga izango da. Testuen zuzentasuna Andres Alberdik zaindu du.

2021 03 23 taupada dramatritragoak