40 orduko ikastaroa izango da, eta apirilean, Aste Santu bueltan hasi, eta ekainean bukatuko da. Astean bi egunez emango dituzte eskolak, 14:30etik 16:30erako ordutegian, eta Udaletik jakinarazi dute gehienez 12 lagunentzako lekua izango dela. Taldea, izena ematen dutenen hurrenkeraren arabera osatuko da.
Interesdunek martxoaren 31a arteko epea dute izena emateko. Horretarako bi bide jarri dituzte:
- E-postaz, kultura@mendaro.eus helbidera idatzita.
- Telefonoz, ondorengo bi telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 033 282 / 685 720 010.
Ikastaroaren prezioa hamar eurokoa izango da mendaron erroldatuta daudenentzat eta hogei eurokoa Mendarotik kanpokoentzat.