Iñaki Gorosabel Laspiurrek bosgarren postua eskuratu zuen 50 urtetik gorakoentzako Master 50 kategorian, eta bederatzigarren postuan sailkatu zen Iñigo Lariz Azkue Master 30 kategorian. Egoitz Egiarte izan zen azkarrena 30 urtetik gorakoen artean. (ikus sailkapenak)
Bizkaiko hainbat txirrindulari elkartek elkarlanean antolatzen dute Green Seriex XCO Irekia. Aurten Bizkaian jokatuko dituzte proba guztiak: Erandion (martxoak 28), Bilbon (apirilak 11), Gorlizen (apirilak 25), Zallan (maiatzak 9), Lezaman (maiatzak 23), Ortuellan (ekainak 6), Barakaldon (ekainak 20) eta Balmasedan (uztailak 4).
BTTko modalitate olinpikoan jokatzen dituzte proba hauek, bost edo sei kilometroko ibilbideetan hainbat itzuli eginez, kategoriaren arabera.