Bestelako baso kudeaketa eredu bati buruz mintzatuko dira Errez Kooperatiba Elkarte Txikikoak barikuan, Mendaron

Barren.eus 2021ko api. 7a, 09:44

 

Arriolabengoak eta Etxebestek 2018an sortu zuten Errez kooperatiba. Aramaioarra da bata, eta arrasatearra bestea, eta basogintzarekin lotutako lanak egiten dituzte: baso kudeaketa planak, landaketak, baso neurketak, inbentarioak... Haien ustez, gaur egun arte nagusi izan den baso eredua agortuta dago. Orain arte basoak eman duela aitortu dute, baina orain, ez, edo ez nahi beste gutxienez, basoaren errentagarritasun ekonomikoa gero eta txikiagoa delako. "Gaur egungo basoek gaitasun oso txikia dute edozein aldaketaren aurrean egokitzeko. Kanpoko espezieak ekarri dira, eta halakoetan beti gertatzen da berdina: hasieran abantaila bat dute, baina gero, galdu egiten dute. Gaitzekin argi ikusi da hori. Eta klima aldaketaren gaia ere hemen daukagu", adierazi zuten Elgetan. Horregatik, eta alternatibatzat, Tantai Baso-Jabe Kooperatiba sortzea proposatzen dute. Kooperatiba horren ezaugarriak aurkeztuko dituzte Mendaron. 
 
2021 04 07 Basogintza hitzaldia kartela