Elgoibartik eta Mendarotik igaroko da bihar Euskal Herriko Itzulia

Barren.eus 2021ko api. 8a, 10:00

 

160,20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. 13:30ean abiatuko dira Hondarribitik, eta antolakuntzatik zabaldu duten ibilbide-orriaren arabera, 16:37ak aldera iritsiko dira azkarrenak Elgoibarrera, Aiastiatik behera, ordurako 137 bat kilometro eginda. Elgoibartik kostalderako bidera hartuko dute, errepide nagusitik, eta Mendarotik, 16:50ak aldera pasatuko dira, ondo bidean. Pandemia egoeran, baina, lasterketa etxetik jarraitzeko eskatu diete zaleei Herrizaingo Sailak, eta mezu horrekin bat egin dute antolatzaileek eurek ere: "Errepidera berriro irteteko unea iritsiko da, baina oraingoan arduraz jokatu behar dugu", zabaldu zuten Itzulia hasi bezperan. Euskal Telebistak zuzenean ematen du egunero Itzulia, 15:00etatik atzera, eta Euskadi Irrati bidez nahiz Twitter bidez ere jarraitu daiteke itzulia. Trafikoaren gaineko informazioa, berriz, Twitter bidez jaso daiteke. Era berean, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute 011 telefonoren bidez ere eskuratu daitekeela trafikoari buruzko informazioa (24 orduz ematen dute zerbitzua). 

2021 04 07 Itzuliko rutrometroa