'El bolero de Raquel', 'Cabaret' eta 'Tacones lejanos' filmetan oinarritutako antzezlana da. Ibai Leon, Oihane Gartzia, Aitor Guisasola, Nagore Cid, Jon Olivares, Sara Iriondo, Juan Luis Ines, Andoni Urbieta eta Itsaso Alguacilek osatzen dute aktore taldea, Edurne Lasa da zuzendaria, Joxemari Larrañaga teknikaria eta Oihane Gartziarena da kantua. Taldearentzako jostun lana egin dituztenak, berriz, Mari Tere Iraegui eta Mari Karmen Arriola izan dira.
19:00etan hasiko da emanaldia. Sarrera debalde izango da.