Oier Etxaniz lagun artean oroitzeko batuko dira zapatuan, Bolatokian

Barren.eus 2021ko api. 13a, 15:18

Urtea beteko da apirilaren 17an Oier Etxaniz hil zela, eta urteurren hori baliatuko dute haren gertukoek, lagunartean oroitzeko.

Bolatokian batuko dira zapatuan, 12:00etan, Oierren lagunak eta etxekoak, eta besteak beste, Porrotx pailazoak ere hartuko du parte ekitaldian. Oier Etxaniz informatikaria zen, eta azken urteetan bolondres lanetan aritu zen Aspanogin minbizidun haurrak entretenitzen. EHUko ikertzailea zen, eta minbizia ikertzen ari zen hainbat onkologorekin elkarlanean. Era berean, Itsasoan barrena liburua argitaratu zuen Aspanogi elkartearekin. Musika zuen zaletasun, eta saxofoia jotzen zuen Udal Musika Bandan eta Mauxitxa txarangan.

2021 04 13 2020 06 24 udal musika banda agurra oier etxaniz elizkizuna elgoibar

∞Lotura duten albisteak: