Izena emateko epea apirilaren 19tik maiatzaren 28ra artekoa izango da, eta interesdunek Olaizaga kiroldegian bertan edo olaizagaharrera@hotmail.es posta elektronikora idatziz eman ahal izango dute izena. Patronatuko bazkideentzat kuota 128,50 eurokoa izango da, eta bazkide ez direnentzat, 141 eurokoa.
Kirol Patronatutik ohartarazi dutenez, prebentzio, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dituzte ekintza guztietan eta jarduera gehienak aire librean edo azalera handiko instalazioetan egingo dira, besteak beste, Mintxetako kirol instalazioak eta igerilekuak, Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Ikastolako frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte kirolerako. Hainbat kirol egiteko aukera izango dute herriko haurrek, besteak beste, atletismoa, bizikleta, arku tiraketa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, saskibaloia, frontoiko jolasak, mendi urteerak, patinajea, tenisa, padela edo spinning-a.
Pandemia dela eta, iaz udako kirol campusa antolatu ez bazen ere, honek harrera ezin hobea izaten du herriko haurren artean. 2019an, esaterako, 285 haur eta gaztek hartu zuten parte.
∞Lotura duten albisteak:
- Ia 140 umek hasi dute Udaberriko Kirol Campusa (2021-03-29)
- 268 ume eta nerabe hasi dira gaur udako kirol campusean (2019-06-24)