Zapatuan, omenaldi hunkigarria egin zioten Oierri Bolatokian, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen izenean, Porrotxek intxaurrondo bat landatu zuen bertan, elgoibartarrek maite dituzten pertsonak gogora ditzaten ondotik pasatzen diren aldiro.
Iazko apirilean hil zen Oier Etxaniz gaztea. Informatikaria zen ikasketaz, eta hil aurreko azken urteetan boluntario lanak egin zituen Aspanogin minbizidun haurrak entretenitzen. EHUko ikertzailea zen, eta minbizia ikertzen aritu zen hainbat onkologorekin elkarlanean. Era berean, Itsasoan barrena liburua argitaratu zuen Aspanogi elkartearekin. Musika zuen zaletasun, eta saxofoia jotzen zuen Udal Musika Bandan eta Mauxitxa txarangan. Lagunarte handia zeukan, eta hain justu ere, lagun talde batek omenaldia antolatu zuen zapaturako haren omenez. Bolatokian elkartu ziren eta omenaldi goxoa izan zen, lagunartekoa, etxekoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Oier Etxaniz lagun artean oroitzeko batuko dira zapatuan, Bolatokian (2021-04-13)
- Oier Etxaniz izan dute gogoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek (2021-01-23)
- Balkoietatik 'Xalbadorren Heriotzean' kantatzera deitu dute, gaur hil den Oier Etxanizen omenez (2021-04-17)