Elgoibarko Izarrak udaldia luzatuko du, eta zaintza-zerbitzua eskainiko du

Barren.eus 2021ko api. 19a, 11:24

Ludotekarekin antolatzen duen lau asteko udaldia beste bi astez luzatuko du Elgoibarko Izarrak, uztailaren 30era arte. Era berean, eta taldea osatzen bada, zaintza zerbitzua ere emango du, 8:00etatik 10:00ak bitartean.

Aisia eskaintza indartzea erabaki du Elgoibarko Izarrak, familien beharrak kontuan hartuta. Hala, Elgoibarko Udalarekin batera antolatutako lau asteko eskaintza beste bi astez luzatuko du Elgoibarko Izarrak, baina bi aste horietarako eta zaintza zerbitzurako ez da dirulaguntzarik izango. 

Zerbitzu bereziak honakoak izango dira:
 
• ZAINTZA ZERBITZUA: 8:00etatik 10:00etara
 
Ekainaren 21etik uztailaren 2ko txanda: 66 euro (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 59 euro)
Uztailaren 5etik 16ra: 66 euro (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 59 euro)
Bi txandetarako izena eman nahi duenak: 125 euro (Bazkideek: 113 euro)
Uztailaren 19tik 23ra: 33 euro (Bazkideek: 30 euro)
Uztailaren 26tik 30era: 33 euro (Bazkideek: 30 euro)
Uztailaren bigarren hamabostaldiko bi txandetarako izena eman nahi duenak: 66 euro (Bazkideek: 59 euro)
 
• TXOKO OSAGARRIAK: (10:00etatik 13:00etara)
 
Bi txanda izango dira aukeran: uztailaren 19tik 23ra, eta uztailaren 26tik 30era.
Txanda bakar baterako izena ematea: 50 euro (Bazkideek: 45 euro)
Bi txandetarako izena ematea: 94 euro (Bazkideek: 85 euro)
 

2021 04 19 udaldia luzapena atxutxi