Sanlok Aubixan egingo du eskubaloi campusa

Barren.eus 2021ko api. 20a, 15:22

Pandemia dela-eta herriko mugen barruan egingo du Sanlok eskubaloi campusa, Aubixan, hain zuzen ere. Lau txandatan egingo dute aurtengo egonaldia.

Sanlok bederatzigarren eskubaloi campusa antolatu du, eta jakinarazi duenez, datorren astean zabalduko dute izen-ematea. Aurreko urteetan kanpoan egin izan dituzte egonaldiak, Asturiaseko Llanes herrian egin zuten orain arte egin den azken campusa, esaterako, 2019an. Aurten, baina, koronabirusa dela-eta Aubixan egingo dute. Neurri bereziak hartuta egingo dutela azaldu dute. Antigeno-testak egingo dizkiete campuseko monitore eta parte-hartzaile guztiei eta Covid protokolo bat ere prestatu dute, "beharrezko baldintza guztiekin".

Eskubaloiarekin lotutakoez gainera, Aubixan egingo duten egonaldian hainbat jarduera egingo dituzte, besteak beste, hondartzako eskubaloia, surfa, mendi-irteerak eta hainbat jolas. Sanloko jokalarientzako prezioa 290 eurokoa izango da, eta 325 euro ordaindu beharko dute Sanloko jokalari ez direnek.

Lau txandatan egingo dute aurtengo campusa, uztailaren 5etik 31ra, adin tarteka banatuta.

  1. txanda:
    Uztailak 5-10
    Benjaminak (2011-2012 urtetan jaiotakoak)
  2. txanda:
    Uztailak 12-17
    Benjaminak (2011-2012 urtetan jaiotakoak)
  3. txanda:
    Uztailak 19-24
    Alebinak (2009-2010 urtetan jaiotakoak)
  4. txanda:
    Uztailak 26-31
    Alebinak (2009-2010 urtetan jaiotakoak)

Informazio osoagoa: https://sanlo.net

2021 04 20 aubixa elgoibar airetik ikusia