Ipuinen munduan barneratzeko aukera izan dute gaur Mendaroko neska-mutilek, Debako ipuin kontalarien eskutik. Mari Seara eta Oihana Irusta jardun dira ipuin-kontalari lanetan eta dozenaka ume eta guraso batu dira saiora. Azpilgoetan, ludotekako atarian, izan da saioa. Ondoren, Herriko Enparantzan liburuak trukatu ahal izan dituzte herriko haurrek. Joan zen ostiralean jaso zituzten Arno Guraso Elkartekoek liburuak. Ume bakoitzak azkeneko bi urtean irakurritako bina liburu utzi zitzakeen azokarako, eta gaur zortzi lagatako liburu bakoitzeko beste bat hartu ahal izan dute gaur.