Finala datorren astean jokatuko dute, Gipuzkoan, baina oraindik ez dute zehaztu noiz eta zein herritan. Kadeteen bigarren mailan 55 mutil lehiatu dira guztira Gipuzkoan.
Hiru maila bereizten dira pilotan, kadeteetan, 1,2 eta 3, eta bigarren mailakoetan ari da lehiatzen Haitzart Iraolagoitia. Maila bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek azken fasea jokatzen dute Gipuzkoako Txapelketarako. 3,4,5, eta 6. sailkatutakoek Mendebaldeko eta Ekialdeko txapelketak jokatzen dituzte. Eta Iraolagoitia Mendebaldeko txapelketa jokatzen ari da, eta atzo irabazita, finalerako sailkatu da.