Osakidetzak atzeratu egingo ditu 'premiazkoak' ez diren ebakuntzak

Barren.eus 2021ko api. 26a, 14:27

Azken asteotako kutsatzeek izugarri areagotu dute ospitaleen gaineko presioa, eta Osakidetzak "premiazkoak" ez diren ebakuntzak atzeratzea erabaki du. Osakidetzako sarean daudne ospitale guztietan atzeratuko dira ebakuntzak, baita ESI Debabarreneko Mendaroko Ospitalean ere.

Erabakia aste honetan bertan sartuko da indarrean, eta bi aste iraungo du, gutxienez. Modu horretan, Osakidetzak bermatu egin nahi du premiazkoak edo atzeratu ezin diren ebakuntzak egitea, bai eta prozesu onkologiko batean premiazkoak diren ebakuntzak egitea ere. Kutsatze-mailak "kezkagarria" izaten jarraitzen duela esan du Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak, eta horrek osasun-sistema tentsiona dezakeela gaineratu du. Osasun Sailak jakinarazi du Osakidetza Kontingentzia Planaren hirugarren jokalekuan dagoela –bost daude jasoak planean–. 

 

Osakidetzako ospitale sareak kritikoen 363 ohe ditu zabalik, eta, haietatik, % 53 COVID-19aren ondorioz ospitaleratutako pazienteek okupatzen dituzte: 192 ohe, guztira.