San Pedro kaleko 5 eta 6 zenbakietako etxebizitzak besterentzeko lehiaketa zabaldu du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2021ko mai. 5a, 10:52

San Pedro kaleko 5 eta 6 zenbakietan dauden etxebizitza zaharrak besterentzeko lehiaketa irekia jarri du martxan Elgoibarko Udalak.

 Bi finka horiek aurrez bi solairutako etxebizitzak izan ziren, elkarri lotutakoak, baina egoera txarrean zeuden, besteak beste teilatua jausita zutelako, eta horregatik, Udalak eraisketa partzial batzuk egin behar izan zituen azko irailean, arriskuak saihesteko. Behin lan horiek egin zirenetik, etxebizitzak solairu bakarrekoak dira eta horiek esleitzeko prozesua hasi du Udalak, irizpide bakar bat jarrita: prezioarena. Erosleak, nolanahi ere, finka horiek etxebizitza gisa berreraiki beharko ditu derrigor eta horretarako bi etxebizitza edo biekin bat egiteko aukera izango du. Lan horiek egiteko epe jakin batzuk izango ditu.

Berreraikitze prozesuak, halaber, ondorengo epeak bete beharko ditu:

  • Obra baimena eskuratzeko proiektu teknikoaren aurkezpena: 5 hilabete
  • Obrak hasteko: 3 hilabete baimena ematen denetik aurrera
  • Obrak bukatzeko 18 hilabete

Interesdunek ekainaren 18ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Lizitazioaren gutxieneko prezioa 41,563,14 eurokoa izango da, eta parte hartzeko 831,27 euroko bermea jarri beharko du. Proposamenak arreta bulegoan aurkeztu behar dira 8:00etatik 14:00etara edo bestela modu elektronikoan, www.elgoibar.eus webgunean sartuta.

∞Lotura duten albisteak:

 2021 05 05 sanpedro etxeak botata elgoibar barren