Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua bertan behera laga ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 13:07

Espainiako Gobernuak esana du zapatu gauerdian amaituko dela alarma egoera, eta beraz, domekatik aurrera libre ibili ahalko da Hego Euskal Herrian, azken orduan kontrakorik erabakitzen ez badute. Izan ere, Jaurlaritzak esana zuen ez zuela helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiak erabakitzen zuenaren kontra. Beraz, domekatik aurrera, etxeratze agindurik ere ez da izango eta bilkurak lau lagunetara mugatzeko debekurik ere ez. 

Auzitegi Nagusitik arrazoitu dute estatuko lege batek bakarrik agindu dezakeela oinarrizko eskubideak murriztea. Eusko Jaurlaritzaren LABI batzordea gaur arratsaldean da biltzekoa, 16:30ean, eta hor erabakiko dute nola egokitu Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenera.