Kadeteen txirrindulari lasterketa jokatuko dute domekan Mendaron

Barren.eus 2021ko mai. 12a, 13:44

Kadete mailako txirrindularientzako Mendaro Herria I. Sari Nagusia jokatuko dute maiatzaren 16an, domekan, Mendaron.

Irteera eta helmuga Kurutz Gain industriagunean izango ditu Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Mendaroko Udalaren laguntzarekin antolatutako probak, baina bizi dugun egoera dela-eta, jende pilaketak sahiesteko irteera eta helmuga puntura ez gerturatzeko eskatu dute antolatzaileek. 16:15ean hasiko da lasterketa eta 59 kilometroko ibilbidean Elgoibar, Soraluze, Bergara eta Arrasate igaroko dituzte, besteak beste.

2021 05 12 Mendaro kartela kadete mailako txirrindu lasterketaMTE