Elgoibarren ere ekintza bereziak antolatu dituzte Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko:
- Esnatu naiz kabareta (zapatuan, 19:00etan Kultur Etxeko sotoan). Sarrera doakoa izango den arren, momentuko osasun egoera kontuan harturik, aforoa mugatua izango da eta horregatik, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea ondorengo estekan: https://labur.eus/esnatunaiz
- 'Sexu aniztasuna zahartzaroan' hausnarketa saioa (maiatzaren 24an, 18:00etan, Kultur Etxean). Elebietan izango da eta sarrera librea eta doakoa izango da.
- 'Hankaz gora' antzezlana, (maiatzaren 19an, 17:00etan, Udal Ludotekan). Sarrerak, maiatzaren 14a arte eskuragarri daude, doan, ludotekan bertan.
- Gaztelekuan ere landuko dute gaia nerabeekin, eta 'La vida de Adele' filma ikusiko dute maiatzaren 16an.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibar ere LGTBI kolektiboarekin lagunkoia dela erakusteko ortzadarra (2019-06-27)
- Bideoa: Maitasun Askea (2019-06-28)
- Kiribil eta bere lagunek kolorez bete zuten euren saioa, LGTBIfobiaren kontra (2019-05-19)
- LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun Eguneko adierazpen instituzionala, gaurko udalbatzarrean (2018-06-28)