Eibarko Udal Kirol Patronatuarekin adostuta hartu dute erabakia, eta bi herrietan egun berean hasiko dute aire libreko igerilekuetako bainu denboraldia.
• Aurtengo berrikuntzak
Iaz ur parkea itxita egon zen koronabirusagatik, baina aurten zabalik egongo dela aurreratu dute arduradunek. Erabiltzaileek aforoak eta segurtasun distantziak kontutan izan beharko dituzte. Horrez gain, ordutegian ere berrikuntzak izango dira aurten: Orain arte itxiera ordutegia abuztuan eta iralean 20:00etara aurreratzen zen, baina aurten, abuztuan ere 20:30ak arte irekiko dira igerilekuak. Ekaina, uztaila eta abuztuan, beraz, itxiera 20:30ean izango da. Irailean, berriz, 20:00etan. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara egongo da zabalik eta larunbatak-igandeak-jai egunak 10:00etatik 20:30etara.
• Seiko taldeak eta berdegunea partzelatuta
Covid-19ak baldintzatuko du aurtengo denboraldia ere, eta hainbat murrizketa egongo dira: Berdegunea, pasa den urtean bezala, partzelatuta egongo da, 6ko taldeak edo familiek segurtasun distantzia mantendu dezaten. Musukoa ez da derrigorrezkoa partzeletan eta igerilekuetan baina bai joan etorrietan. Pasa den urtean berdeguneko aforoa 1.000 pertsonakoa (%30ekoa) izan zen baina aurten 1.500 pertsonakoa izango da, %50ekoa, eta bi igerilekuetako aforoak ere %50ekoak izango dira. Iaz elgoibartarrek edo Patronatuko abonatuek bakarrik erabili zezaketen igerilekua, baina aurten, eguneko sarrera ordaintzen duen edonork, edozein herritakoak, erabili ahal izango du. Igerilekuetara sartzeko aurretiko zitarik ez da beharko eta bainua hartzeko denbora ere ez da mugatuko. Hau da, erabiltzaileek nahi duten orduan, nahi duten maiztasunarekin eta nahi duten denboraz erabili ahal izango dute igerilekua.
Kirol Patronatuko abonatuek sarrera librea izango dute, eta gainerakoek udako bonoak ateratzeko aukera izango dute. Bono eskaintza zabala egin du Kirol Patronatuak. Informaziorako 943 744 415 telefonora deitu daiteke.
• Bazkide kanpaina
Kirol Patronatuak, bestalde, bazkide kanpaina jarri du martxan. Aurten, 6 hilabeteko abonamenduarekin, 7 hilabete izango dituzte herritarrek herriko instalazio guztiak erabiltzeko, hau da, ekainaren 1etik abenduaren 31ra arte. Abonamenduan ondorengoak sartzen dira: Olaizagako igerilekuak, sauna lehorra, squasha, frontoi txikia, aldagelak, muskulazio gela, rokodromoa eta Mintxetako igerilekuak, muskulazio gela eta aldagelak. Horrez gain, tenis eta padel pistak alokatzean, kirol ikastaroetan (igeriketa, k-stretch, yoga, pilates, krosfit, TRX, Elgoibar Sasoian, aerobika, zumba, e.a.) eta Kirol Kanpusetan abo prezio merkeagoak izango dituzte abonatuek. Informazio gehiago 943 744 415 telefonoan.
Honatx igerilekua erabiltzeko abonu aukerak:
BANAKAKOA (18 urtez azpikoek) |
67,00 € |
BANAKAKOA (18 urtetik gorakoek) |
75,25 € |
JUBILATUA>60 urte |
67,00 € |
JUBILATU FAMILIARRA>60 urte |
111,25 € |
IKASLEA |
70,00 € |
ELGOIBARTAR FAMILIARRA |
132,00 € |
EZINDUAK |
63,00 € |
KANPOTAR BANAKAKOA |
88,75 € |
KANPOTAR FAMILIARRA |
142,25 € |
Eguneko sarrerak:
SARRERA (18 urtez azpikoak) |
4,00 € |
|
SARRERA (18 urtetik gorakoek) |
6,00 € |
|
5 SARRERAKO BONUA (18 urtez azpikoak) |
16,00 € |
|
5 SARRERAKO BONUA (18 urtetik gorakoek) |
24,50 € |
∞ Lotura duten albisteak:
- Ia 27.000 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerileku eta kirol instalazioek ekainean eta uztailean (2020-07-30)
- Sorosleek erabiltzaileei banatuko dizkien fitxekin kontrolatuko dute Mintxetako igerilekuetako edukiera (2020-06-11)
- Iazko erabiltzaile kopuru antzerakoa izan dute Mintxetako igerilekuek (2019-09-16)