1990eko hamarkadan oso ezaguna egin zen Snake bideo-jokoa, bideojoko zaleen artean. Google bilatzailean "snake" idatzita debalde joka daiteke. Joko horretan oinarrituta egin dute euren lana Egur tailerreko ikasleek.
Honela azaldu dute Egurreko arduradunek ikasleek eginiko lana: “Taldean egindako lan bat da: Snake jokuaren animaziozko lana. Proiektu honetan, plastilinaz egindako sugeari bizitza eman diogu Stopmotion teknikaren bitartez. Fruta desberdinak janez handitzen doa sugea, gero eta zailagoa izanik oholean jarraitzea. Animazioaren teknika ikasi ondoren, materiala sortu eta argazki sesioa egin dugu: Azkenik, argazkien eta soinuaren muntaia postprodukzioan egiteko".
Bideoa Usue Egiak egin du, Egur arte tailerreko irakasleak. Artistak, berriz, honakoak izan dira: Aimar Arakistain, Ibai Bartolome, Ekain Bastida, Lur Bengoetxea, Elur Esnaola, Enara Martinez eta Alaitz Pascual.
- BARREN aldizkariaren Instagrameko kontuan @barrenaldizkaria ikus dezakezue artista gazteek eginiko bideoa: