Kalebarren plazan egin zuten ekitaldiarekin amaitu zuten atzo, presoen eskubideen aldeko Oñati eta Elgoibar arteko bizikleta martxa

Barren.eus 2021ko mai. 31a, 13:36

Salbuespenezko espetxe politika bertan behera lagatzeko eta larriki gaixo dauden presoak askatzeko eskatzeko ekitaldia antolatu zuen Sarek, 'Ibilian Ibilian etxerako bidean' dinamikaren barruan. 80 bat txirrindularik hartu zuten parte, domeka goizean, Oñati eta Elgoibar batu zituen bizikleta martxan.

Tropela Oñatiko Foruen Enparantzatik irten zen 10:00etan eta eguerdian ailegatu zen Elgoibarrera, Maalako parkera. Segidan, Kalebarren plazan egin zuten ekitaldia. Bizikleta martxako parte hartzaileei eskerrak eman ostean, Joseba Arregi eta Sebas Etxaniz preso adinduen senideak, eta deportatuta dagoen Josu Larizen eta gaixo dagoen Gotzon Telleriaren senideak igo arazi zituzten oholtza gainera, lora eskaintza egiteko. Omenaldiaren ondoren, Judas Argarate taldeak bi abesti jo zituen. Sarek youtubera igo duen honako bideoan ikus dezakezue bizikleta martxaren eta ekitaldiaren laburpena:

 Sarek 'Ibilian Ibilian etxerako bidean' lelopean egingo duten dinamika aurkeztu zuen aurreko astean. Hainbat martxa eta mobilizazio aurreikusten dituzte datozen hilabeteetarako, eta Debagoiena eta Debabarrena artean egin duten bizikleta martxa izan da aurrenekoa.

2021 05 30 bizikleta martxa presoak ekitaldia kalebarren

2021 05 30 bizikleta martxa oñati elgoibar ekitaldia aurkezleak

2021 05 30 bizikleta martxa oñati egoibar sare

2021 05 30 bizikleta martxa presoak kalebarren orok

2021 05 30 bizikleta martxa presoak judasargarate

2021 05 30 bizikleta martxa presoak judasargarate abesten

2021 05 30 bizikleta martxa presoak panoramikoa

∞Lotura duten albisteak: