Urtez urte odola emateko konpromisoari eutsi izanagatik eta 25, 40, 50 eta 75 odol emate egin dituzten Elgoibarko eta Mendaroko hamazazpi odol emaile omendu zituzten atzo, bi Mendaron eta Elgoibarren gainerakoak. Jubilatuen Biltokian, odola ematen duten lekuan, egin zieten omenaldia Elgoibarko odol-emaileei. "Ekitaldi labur eta xumea izan da baina esker onez beterikoa, merezi baitute", azaldu dute Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik. Mendaroko odol emaile omenduek Herriko Enparantzan egin zuten ekitaldian jaso zuten aitortza.
Odola 25 aldiz eman duten zortzi elgoibartarrak honako hauek dira:
- Xabier Alberdi Moreno
- Daniel Alonso Castro
- Elena Eguren Iriondo
- Mikel Elustondo Lejardi
- Iker Izagirre Irusta
- Oihana Larrea Arana
- Ana Maria Martin Leiva
- Ainara Sanchez San Martin
Odola 40 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:
- Nerea Juaristi Baskaran
- Paki Lucha Linares
Odola 50 aldiz eman duten hiru elgoibartarrak honako hauek dira:
- Alberto Garate Intxausti
- Francisco Mugerza Aizpurua
- Marciano Rodriguez Santas
Odola 75 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:
- Manuel Astray Portos
- Ricardo Diego Garamendi
Odola 25 aldiz eman duten bi mendaroarrak honako hauek dira:
- Asier Lazarobaster
- Unai Aizpurua