Hala nabarmendu du Gorka Garaizabal Kirol zinegotzi eta Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Lehenik eta behin, urte osoan zabaltzeko, segurtasun neurri berezi ugari bete behar ditu eremuak, eta egun, ez dira ematen. Azpiegiturei dagokienez ere, komunak eta bestelakoak behar lituzke. Pertsonal gastuak ere kontuan izan behar dira: garbiketa, mantentze lanak… Bertan antolatzen diren hainbat ekintzetan ere eragin zuzena izango luke, esaterako Juan Mugerza Krosean. Planak aldatzea ekarriko luke, igerilekuko eremuaren edukiera ia erdira murriztuz. Beraz, Udal Kirol Patronatuak ebatzi du egun ezinezkoa dela berdegunea urte osoan zabaltzea, egin nahi izanez gero, inbertsio nabarmena behar delako egin elgoibartarren segurtasuna bermatzeko, eta gainera, udako denboraldian zuzenki eragingo lukeelako. Zerbitzua hobetzen jarraitzeko konpromiso irmoa dugu, eta bide horretan jarraituko dugu”.
∞Lotura duten albisteak: