Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 14:00etan gertatu da auto istripua N-634 errepideko 52. kilometroan, Mendaroko irteeran, Debako noranzkoan. Istripua izan duen autoetako bat errepide erdian gurutzatuta gelditu da eta erabat itxi behar izan dute zirkulazioa. Bi kilometro inguruko auto pilaketak sortu dira, eta istripua gertatu eta ordubete ingurura lortu dute txandakako zirkulazioa ezartzea, eta trafikoa arintzea, auto barrukoak artatu eta autoa mugitu ostean.
∞Lotura duten albisteak:
- Bi autok istripua izan dute Urazandiko bihurgune batean (2021-05-21)
- Auto bat irauli da Mendaron, Arranbide parean (2018-09-06)