Neskak futbolera erakartzeko campusa antolatu du C.D. Elgoibarrek

Barren.eus 2021ko eka. 7a, 11:59

Club Deportibo Elgoibarrek neskak futbolera erakartzeko Futbol Campusa antolatu du zapaturako, ekainaren 12rako. Doakoa izango da.

Kirol taldetik zehaztu dutenez, 9 eta 14 urte bitarteko neskentzako futbol campusa izango da, eta 10:30etik 12:30era bitartean egingo dute Mintxetako futbol zelaian. Interesatuek Kaia tabernan (619 158 774) eman behar dute izena.

Realaren emakumezkoen taldeko bi kamiseta zozkatuko dituzte campusean parte hartuko dutenen artean.

2021 06 07 futbol campusa neskak cd elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak