Mendaro Itzuliaren etapa bateko irteera edo helmuga izatearena "hurrengo urteei begira" eginiko proposamena edo aukera dela zehaztu du Mendaroko Udalak, eta gai honi buruz hitz egiteko eta azalpenak emateko bilera irekia antolatu dute bariku honetarako, ekainaren 11rako. 18:00etan izango da bilera San Agustin kulturgunean. Julian Eraso Euskal Herriko Itzuliko zuzendariak emango ditu azalpenak.
Duela urte batzuk, 2013an, Elgoibartik abiatu zen 53. Euskal Herriko Itzulia. Lehen etapa Elgoibarren hasi eta bukatu zen eta Simon Gerrans txirrindulari australiarra gailendu zen, eta Elgoibar eta Gasteiz artean jokatu zuten Itzuli hartako bigarren etapa. Aurrez, 2002ko apirilaren 12an, ere egin zuen geldialdia Itzuliak Elgoibarren. Orduko hartan Aitor Osa itziartarrak irabazi zuen Itzulia eta David Etxeberria abadiñarra gailendu zen Elgoibarren.