Konponketa lanak egingo dituzte Urazandiko eskailera mekaniko batean

Barren.eus 2021ko eka. 10a, 14:33

Konpontze eta mantentze lanak egingo ditu Udalak Urazandin dauden eskailera mekanikoetako zati batean, eta hori dela-eta ez da erabilgarri egongo datorren martitzenean, ekainaren 15ean.

Udaletik jakinarazi dutenez, eskailera zati horrek arazoak eman ditu azken aldian, baina eskudelean duela jatorria atzeman dute. Konpontze lanak datorren martitzenean, ekainaren 15ean, egingo dituzte. Hori dela eta, aipatutako eskailera (irudian) itxita egongo da 8:00etatik 20:00etara bitartean.