Udarako lau kirol ikastaro prestatu ditu Udal Kirol Patronatuak

Barren.eus 2021ko eka. 14a, 09:51

Lau ikastaro eskainiko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak udan: Igerilketa (haur zein helduentzako), zumba-krosfit, spinning eta aerobik txiki.

 Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, udako kirol ikastaroetan izena emateko epea jarri du abian. Ikastaroak ekainaren 21etik uztailaren 23ra izango dira eta igeriketako ikastaroak uztailaren 1etik 28ra. Ekainaren 18an amaituko da izena emateko epea. Olaizaga kiroldegian egin behar da izen-ematea.

Honatx lau ikastaroei buruzko informazio guztia:
 • Igeriketako ikastaroak: (Haurrak eta Helduak)

  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.
  • Astelehena-asteazkenak edo astearte-ostegunak.
  • Arratsaldez
  • Ordu bakoitzean talde bakar bat.
  • 8 ikasleko taldeak izango dira.
  • 8 saio izango dira. 50 minutuko saioak.
  • Prezioa: 
  •               HAURRAK: Patronatuko abonatuak: 37 € eta ez abonatuak 50 €.
  •               NAGUSIAK: Patronatuko abonatuak: 45 € eta ez abonatuak 60 €

 • Aerobik txiki:

  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra
  • Olaizaga kiroldegian.
  • Astearte eta osteguna: 10:00-11:00.
  • Adina: 6-10 urte.
  • Prezioa: abonatuak: 41 €/ordu eta ez abonatuak: 57 €/ordu.

 • Zumba-Krosfit gazteak:

  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra
  • Olaizaga kiroldegian.
  • Astelehena eta asteazkena: 11:00 -12:00.
  • Adina: 11 - 16 urte.
  • Prezioa: abonatuak: 41 € eta ez abonatuak: 57 €.

 • Spinning gazteak:

  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra
  • Mintxeta.
  • Astearte eta osteguna: 11:15-12:15.
  • Adina: 11 - 16 urte.
  • Prezioa: abonatuak: 41 € eta ez abonatuak: 57 €.

2021 06 14 igeriketa ikastaroa elgoibar