Herri kirolen eguna antolatu zuen Mendaroko Udalak joan zen ekainaren 12an, Ernesto Ezpeleta Bihurrirekin elkarlanean eta Arno Guraso Elkartearekin laguntzarekin. HH5etik LH6ra arteko umeei zuzendutako ekimena izan zen eta gozatu ederra hartu zuten Goñati pilotalekuan batu ziren haurrek, beheragoko argazki bilduman ikus daitekeen moduan. Gainera, luxuzko irakasleak izan zituzten, Ernesto eta Hodei Ezpeleta aita-semeak. Hurrengo egunean, domekan, Urrezko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen Hodei Ezpeletak.
- ARGAZKI-BILDUMA: Herri Kirolen Eguna