Taldea bi proiektutarako elkartu da: Edu Iriondo hainbat kantaren letra eta doinua prestatzen aritu da, eta Alberto Iriondo (teklatuarekin), Juankar Martin (gitarra) eta Igor Bilbao (baxua) hasieratik egon dira bere aldamenean. Elgoibarko kontzertuan, baina, bateria eta beste ahots batzuk ere izango dira oholtza gainean. Bederatzi lagun etorriko dira guztira.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan. Elgoibarko Izarraren bulegoan erosi daitezke sarrerak aurrez, Aita Agirre kulturguneko 3. solairuan. Telefonoz edo emailez ere erreserbatu daitezke, 943 741 626 telefonoan edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidean. Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan ere salduko dituzte Herriko Antzokiko txarteldegian. Emanaldia 19:00etan izango da.
∞Lotura duten albisteak: