Jubenil mailako nesken Euskadiko selekzioaren deialdian sartu dituzte Olaia Aizpitarte eta June Zubiaurre; eta, mutilen selekzioaren deia jaso du Markel Orbeak. Aurreko domekan, ekainaren 20an, Zumarragan egin zituzten teknifikazio saioan parte hartu zuten.
Era berean, Nahia Urbiola, Ainhoa Arnedo eta Paula Guarrotxena eskubaloi jokalari elgoibartarrak kadete mailako selekzioaren deialdian ageri dira. Ekainaren 27an Getxon egingo dituzte hauek entrenamenduak.
• Izen ematea zabalik
Sanlotik jakinarazi dutenez, 2021/22 denboraldian taldera batu nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dago. Internet bidez bete behar da eskaera-inprimakia. Informazio osoagoa hemen: https://sanlo.net/inscripcion-2021-2022-inskripzioa/