Vicente Guineak maite ditu mendia eta natura eta zaletasun horren emaitza da Animarbolak izeneko argazki bilduma. Animalien forma bitxiak bilatzen ditu zuhaitzetan, pagoetan batez ere. Animarbolak bilduma osatzen duten argazkietatik 60 inguru aukeratu ditu Guineak, Gasteizen erakusteko. Mendietan barrena, bereziki Urbasan barrena, egindako ibilaldietan ateratako argazkiak dira gehienak. Irudiotan zuhaitzetan hauteman ditzakegun forma bitxiei buruz hausnartzera gonbita egiten digu egileak: animalien itxura hartzen dute batzuek, edo gizakiena, edo norberak irudikatu nahi duenarena. Guineak berak 'zombi-zuhaitza' edo 'mamu-zuhaitza' izenak jarri die argazki batzuei. Beraz, egileak dioen moduan, “irudimena askatzeko erakusketa” da. Irudi horiek eskuratzeko denbora behar izan duela zehaztu du argazkilariak, “zaila da argi-puntua aurkitzea, pagadiak hostotsuak direlako eta argi nahikoa eta egokia lortzea ez delako horren erraza”.
Ataria-Salburuko interpretazio zentroan egongo da erakusketa ikusgai, irailaren 5era bitartean. Hortaz aukera polita izan daiteke datozen hilabeteotan Salburuko hezeguneak bisitatzeko asmoa dutenentzat.
∞ Lotura duten albisteak: