Ohi moduan, San Bartolome Bezpera Egunean, abuztuaren 23an, jokatuko da, 9:00etatik aurrera. Etxanizen oroimenezko txirrindulari lasterketak 23 urtez azpiko txirrindulari afizionatu onenak batzen ditu, eta aurten ere Udako Criteriumerako proba puntuagarria izango da. 131,6 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatu beharko dute txirrindulariek, eta hiru bider igo beharko dute Azkarate gaina (410 metro), azken igoera helmugara ailegatzeko 12 kilometro baino gutxiagoren faltan. Galbahea pasatzen duten txirrindulari gogorrenak lehiatuko dira azken aldapa gogorrean, San Pedro gainean egongo baita helmuga estreinakoz. Antolatzaileek argitu dutenez, jende pilaketak sahiesteko atera dute helmuga herrigunetik.
2019an, jokatu den azken lasterketan -orain arteko azkenengoa-, Francisco Galvan Fernandez (Lliça d'Amunt, Barcelona, 1997) txirrindularia gailendu zen.