Eibar Igerixan taldeko Paula Calvo igerilari gaztetxoa lau probatan lehiatu zen Euskal Herriko txapelketan: libre erako 100 eta 200 metrokoetan, 100 bizkar erakoan eta 200 estiloetan. Azken lasterketa horretan, 200 estiloetan, bera izan zen azkarrena 2:48.97ko denbora eginda. Ia bi segunduko aldea atera zion bigarren egin zuen Haizene Maciasi. Gainerako hiru probetan ere ez zen batere gaizki moldatu, txapeldunorde izan baitzen hiruretan.
∞Lotura duten albisteak: