Asteon, astelehenetik eguenera, lau positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta eremu berdetik horira igo da intzidentzia tasa, gaur gaurkoz 69,32an dago. Mendaron positibo bat zenbatu dute azken lau egunetan eta 189,13an dago intzidentzia.
Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (ekainaren 28tik uztailaren 1era)
- Mallabia +3 (0 0 2 1) 252,10
- Mendaro +1 (0 1 0 0) 189,13
- Deba +2 (0 2 0 0) 165,05
- Eibar +7 (0 2 3 2) 72,80
- Elgoibar + 4 (0 1 3 0) 69,32
- Ermua +2 (0 0 1 1) 31,21
- Mutriku +1 (0 0 0 1) 18,82
- Soraluze +0 (0 0 0 0) 0,00
- GIPUZKOA +530 (63 132 165 170) 142,96
Hego Euskal Herriko positibo kopuruak nabarmen egin du gora. Osakidetzak eta Osasunbideak 519 kasu atzeman zituzten atzo eginiko PCR eta antigeno probetan. 6.628 PCR eta antigeno proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietan 406k eman zuten positibo: 45ek Araban, 178k Bizkaian, 170ek Gipuzkoan, eta bizilekua hiru lurralde horietatik kanpo duten beste hamahiru lagunek ere bai. Beraz, %6,1 da positibotasun tasa. Pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen diren adierazleek okerrera egin dute azken orduetan; batez ere, erkidegoko intzidentzia-tasak. Gaur egun 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 132,65 da. Nafarroan, berriz, 1.550 proba gauzatu eta 113 positibo atzeman zituzten atzokoan; proba egin zuten herritarren %7,3k eman zuten positibo.
Ospitaleei dagokienez, herenegun baino pertsona bat gehiago dago Zaintza Intentsiboetako Unitateetan; guztira, 33 lagun daude. Plantan berriz, 63 daude azken datuen arabera, eta atzo 26 izan ziren ingresatutakoak.
∞Lotura duten albisteak: