Mendaroko jaietako lehen eguneko ohitura da aurreko urtean Mendaron jaio diren umeei udal agintariek jaietako zapia jartzearena, "herrira eta festetara ongietorria emateko". Aurten santana jairik ez dagoen arren, ohiturari eutsi nahi izan dio Mendaroko Udalak eta 2020. urtean jaiotako haurren gurasoei zapiak banatuko dizkiete. Udaletxeko sarreran jaso ahal izango dituzte zapiak, uztailaren 30era bitartean, 08:00etatik 14:00etara.