Jairik izan balitz, astelehenekoa izango zuketeen Mendaron egun handia, Santa Ana eguna. Santa Ana ermitan hasiko zuten eguna mendaroarrek eta bertsolariak lagun hartuta tabernaz tabernako erromesaldian ibiliko ziren ondoren, harik eta egunari gaua lotu arte. Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak ondo ezagutzen dute Santa Ana eguneko ospakizuna, eta asteleheneko bertso-saioan hari buruz galdetu zien Amaia Agirre gai-jartzaileak. Puntuka jardun ziren bertsolariak. Bertsoaldi berezi gehiago ere izan ziren, nolanahi ere. Bat aipatzekotan, Maite Maiora korrikalari mendaroarrak gaia emanda, Eli Pagola eta Sebastian Lizasok osatutakoa. Mendira 100 kilometroko lasterketarako entrenatzera irten zen korrikalaria izan zen Eli Pagola, eta Sebastian Lizaso, berriz, ehun buruko artaldearekin Pagolari bidera irten zitzaion artzaina.
Goiko bideoan duzuena, hala ere, Lizasok eta Egañak egindako puntukako ariketa duzue.
∞Lotura duten albisteak: