Hamaikagarren mende amaiera aldera Olason zegoen San Bartolome parrokia. Elgoibar fundatu zeneko gutunean ageri dira Olasoko monastegiari buruzko lehen erreferentziak, eta orduan, patronatu eliza zen. Garai hartan erregeak edo partikularrek eraikitzen zituzten elizak, eta beraiek izaten ziren jabeak. Kasu honetan, Gaztelako Erregeak Olasotarrei eman zien eliza hau, nolabait euren patronatu izateko, eta beraiek kobratzen zituzten eliza haren onura guztiak. 1638ra arte izan ziren Olasotarrak San Bartolome eliza haren jabeak. 1776an bota egin zuten eliza hura, kanposantua egiteko eta 1805ean hasi ziren hilerri berrian gorpuak lurperatzen. Gaur egun olasoko hilerrian dagoen arkua zen elizarako sarrera, eta horri buruzko azalpenak emango dituzte bi historialariek.
Abuztuaren 23an, astelehena, izango da bisita gidatua, 10:00etatik 12:00etara.