Hiruko txapelketa formatoan jokatuko dute txapelketa, hau da, hiru taldek jokatuko dute elkarren aurka, baina ez dira 90 minutuko partidak izango, 45 minutukoak baizik.
Osasunak eta Realak ohorezko jubenil mailako taldeak ekarriko dituzte Mintxetara. 17:00etatik aurrera Haundik Osasunaren aurka jokatuko du. 18:00etan Realak eta Osasunak jokatuko dute elkarren aurka, eta 19:00etan Reala izango du aurkari etxeko taldeak.