Autobusa 8:30ean irtengo da Kalegoen plazatik, eta iluntzerako itxuliko dira. Bazkaria Langraizeko Arrosa merenderoan egingo dute. Jubilatuen Biltokiko bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 45 euro. Autobusean 45 lagunentzako lekua dago, eta antolatzaileek esan dute autobusa betetzen denean itxiko dutela izenematea. Informazio gehiagorako Jubilatuen Biltokiko zuzendaritzara jo daiteke.
Añanako Gatz Harana haran txiki irregular bat da, goragune txikiak dituena, ondare balioa duten hainbat elementu biltzen dituena; bereziki, gatzaga bat. Elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatz iturburuei eta ondorengo gatz produkzioari esker sortu dira
∞Lotura duten albisteak: