Eibarko Hizkuntz Eskola Ofiziala Otaola 29an kokatuta dago, Hezkuntza Esparruko Jaizkibel eraikinean, eta euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana ematen dira. Ikasle ofizialak astean bi aldiz joaten dira klasera, baina “ikastaro erdipresentzialak” deitutakoak ere badaude hizkuntza guztietan. Astean behin joaten dira horiek eta gainerakoa euren etxean online egiten dute. 14 urtetik gorakoek frantsesa eta alemana ikas dezakete, eta 16 urtetik gorakoak edozein hizkuntzatan matrikulatu daitezke.
Matrikulazio on-line egin beharko da ondorengo webgunean: www.eoieibarheo.hezkuntza.net, IKASGUNEA plataformaren bitartez. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa da.
Informazio gehiago: 943 899 275 / eoieibarheo@gmail.com