Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest ditu udazkeneko ikastaroak. Interesdunek HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan eska ditzakete laguntzak, edota telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian. Ikastaroak Bilbon, Iruñean eta Eibarren izango dira, aurrez aurre zein on-line.
UEUtik jakitera eman dutenez, azken urteetan bezala, eskaintza zabala egin dute online nahiz ikasgelako euskarazko goi mailako formakuntzan. Euskara ez sexista, online bileratako komunikazioa, segurtasuna sarean eta hizkuntzen irakaskuntza LHn dira landuko dituzten gaietako batzuk.