Elgoibarko Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, erabaki hau hartu da emanaldi honen inguruan sortu den "ikusmin" handiarengatik, eta segurtasun neurriak gorde ahal izateko.
Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da, aforoa kontrolatu ahal izateko. Gonbidapenak irailaren 20an eta 21ean jaso ahal izango dira, 18:30etik 20:30era, Herriko Antzokiko leihatilan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, lau sarrera eskuratu ahal izango ditu.
Bulego taldea Azkoitian sortu zuten 2019an, eta, pixkanaka, bere tokia egiten ari da bere abestietan pop dantzagarria lantzen duen taldea. Horren adibide, azkoitiarren 'Bueltan da!' abestiak irabazi duela Gaztea irratiko Udako Abestien Liga. Talde berria sortu aurretik, Passepartout izenarekin aritu ziren bost kideak: Xabi, bateria; Tomas, gitarra eta ahotsa; Jontxu, baxua eta koruak; Ruben, gitarra; eta Itziar, teklatuak.