Gurasoentzako 2021-2022 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Barren.eus 2021ko ira. 20a, 07:53

Elgoibarko Udalak, Udal Euskaltegiaren eta AEKrekin elkarlanean, gurasoentzako euskara ikastaroak jarri ditu martxan, non hizkuntza ikasteko aukera ezberdinak eskainiko diren: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte aurten ere, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastaroak pertsonalizatuak izango dira erabat, ordutegia gurasoen beharretara moldatu ahal izango baita. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.
Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.
Izena emateko epea irailaren 22ra arte izango da.
Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu ahal izango da: 943 742731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK)