Zabalik dago Tertuliak egitasmoan izena emateko epea

Barren.eus 2021ko ira. 21a, 09:19

Euskaraz berba egiteko erraztasunik ez dutenei laguntzeko sortu zuten Tertuliak egitasmoa 2001ean Elgoibarko Izarrak eta herriko bi euskaltegiek, eta aurten ere eutsiko diote egitasmoari.

Tertuliak programa urrian hasiko da eta ekainera arte izango da, eta programaren oinarrian astero izango den ordubeteko tertulia-saioa dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. Iaz, adibidez, 35 lagunek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta.

Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 8an amaituko da.

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia dira, eta Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen du. Euskaraz hitz egin nahi baina, arrazoi ezberdinengatik, horretarako aukerarik ez duten herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: