Jam session parte-hartzailea izango dela azaldu du David Negro saxofoi joleak. "Jazz musikan erabiltzen den terminoa den arren, musika modernoko errepertorioa izango du gure jam session-ak". Kontzertuaren lehen zatian rock and roll estiloko hainbat abesti joko dituztela azaldu du, "Tequila edo Fito y Fitipaldis taldeen estilokoak". Bostpasei abesti jo eta gero, eurekin abestiren bat jotera gonbidatuko dituzte ikusleak. "Nahi duten abestia jo ahal izango dute, gure laguntzarekin. Guk lagako dizkiegu instrumentuak, gureez aparte, kitarrak, perkusioa eta beste zenbait instrumentu ere eramango baititugu". Negrok azaldu duenez, azken urteetan ikusi dute era honetako kontzertu parte hartzaileak aberasgarriak direla oso publikoarentzat. Negrok inprobisazio tailerrak eman izan ditu Inazio Bereziartua musika eskolan.
Urriaren 7an, eguena, emango dute kontzertua Tantakan, 19:00etan.